100.000 manifestari baino gehiago Bilbon

2014/01/11
100.000 manifestari baino gehiago Bilbon
'Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea' lelopean gaur arratsalden Bilbon ospatu den manifestazioan jendetza elkartu da. Txalo artean amaitu dute martxa udaletxe aurrean. 100.000-110.000 lagun artean izan dira martxan, Bilboko Udaltzaingoaren arabera.

Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusiak,Mobilizazioaren beharraz aritu zen esparru sindikalean ez ezik, politikoan ere, "PPren inboluzioaren aurka, euskal agenda aurrera eramateko"

. "PP,  Espainiako Gobernua oztopo bihurtu da esparru guztietan. Ezinezkoa da normalizazio instituzionala mantentzea hain alderdi eskuindarrarekin" azpimarratu zuen ,manifestazioaren haseran.