100.000 pertsonek ez dute inolako langabezia saririk jasotzen Hego Euskal Herrian

2017/09/04
Hego Euskal Herriko enpleguaren egoera oso larria da. Abuztuan 169.161 pertsona zerrendatu dira langabezian enplegu zerbitzu publikoetan, uztailean baino 2.156 gehiago eta duela urtebete baino 12.852 gutxiago. Langabetuen %56,7a emakumeak dira (duela urte bete emakumeak langabetuen %55,6a ziren).

Hego Euskal Herriko enpleguaren egoera oso larria da. Abuztuan 169.161 pertsona zerrendatu dira langabezian enplegu zerbitzu publikoetan, uztailean baino 2.156 gehiago eta duela urtebete baino 12.852 gutxiago. Honek langabezia tasa %12,7koa izatea ekarri du, 28en Europako Batasuneko bataz bestekoa baino 5 puntu altuagoa. Izan ere, Europa osoan soilik Espainiar Estatuak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.

Datu hauek erakusten duten egoera txarraz gain, kontratazio berrietan ematen den prekarietatea eta lanik ez dutenek sufritzen duten bazterkeria nabarmendu behar da:

  • 2017an egin diren kontratu guztiak %92,9a aldi-baterakoak izan dira. Biztanleria Aktiboraren Inkestaren arabera, enplegu guztien %17,3ak lanaldi murritzagoa du, lanaldi partzialen %76,2a emakumeen esku dagoen bitartean.
  • Langabetuen %59,9ak (99.698 pertsonek) ez du inolako langabezia saririk jasotzen, eta kotizaziopeko langabezia saria jasotzen dutenak, %25,6a besterik ez dira.

Ezartzen diren enplegu politikek ez dute balio enpleguaren egoera hobetzeko. Europako hirugarren langabezia tasarik altuena dugu, kontratazio berriak oso prekarioak dira, eta ia 100.000 langabetuk ez du inolako langabezia saririk jasotzen.