109.318 afiliatu gara

2008/10/30
ELAk afiliazio kopurua gehitu du kongresu arteko epean. 2004. urtean 104.695 afiliatu ziren bitartean, 2008ko irailean 109.318 dira afiliatuak, %4,42 gehiago, hain zuzen ere. Batzorde eragileak XII. Kongresu Konfederalean aurkeztuko dituen datu ekonomikoak eta finantzieroak azaldu ditu Bilbon. Jose Elorrieta, idazkari nagusia, Amaia Muñoa, diruzaina, eta Patxi Agirrezabala, komunikazio arduraduna izan dira datuak aurkezteaz arduratu diren lagunak

Bestalde, Jose Elorrietak azpimarratu duenez, sindikatuaren diru sarreren %87a norberaren baliabideekin bitartez lortutakoak dira, batez ere afiliazioan izandako igoerari esker.

 Afiliazio, ekonomi eta finantza eranskina

http://www.mrafundazioa.eus/dokumentazio-zentrua/kongresuak/batzorde-eragilearen-kudeaketa-txostena/