110.706 pertsona daude langabezian inolako langabezia saririk jaso gabe
2016/08/02
Enplegu zerbitzu publikoak gaur argitaratu dituen datuek azken urtean langabe kopurua 15.133 pertsonatan murriztu dela erakusten dute, guztira 199.651 langabetu izanik Hego Euskal Herrian. Datu hauek langabezia-tasa %13,7an kokatzen dute, 28-EBeko bataz bestekoa (%8,6) baino 5,1 puntu gehiago.
Langabetu guztien %55,7a emakumeak dira, eta emakumeen presentzia gero eta handiagoa da gainera. Izan ere, azken urtean 1,3 puntu hazi da portzentaia hau, %54,4tik %55,7ra pasaz.
Gainera, gero eta baldintza okerragoak jasaten dituzte kontratu berriak dituztenek: 2016an egin diren kontratu guztien % 93,4a aldi baterakoa izan da.
Langabezian daudenen egoera ere oso kezkagarria da. 110.706 pertsona daude langabezian inolako langabezia saririk jaso gabe, guztien % 60,1a, eta soilik 40.849 pertsonek jasotzen dute kotizaziopeko langabezia prestazioa (%22,2ak),.
Pobrezia eta ezberdintasun sozialak haziz jarraitzen dute, beharrezkoa da prekarietatearen aurka egitea justizia soziala lortzekotan.