130 egun greban enpleguaren alde Arkeman

2015/02/04
Enpresa Batzordeak, ohar honen bidez, jakinarazi nahi dio Industria sailburu Arantza Tapiari, Arkema Química izeneko enpresa batek Alonsotegiko lantegia ixteko erabakia hartu duela, 90etik familia zuzeneko edo zeharkako lanik gabe utziz.

Langileen Batzordearen Agiria:

Arkema-Alonsotegi Enpresa Batzordearen ustez Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren Enplegu Zuzendaritza Orokorrak Arkema desmuntatzeko eman duen irizpena zoritxarreko zartada bat izan da langileentzat.

Enpresa Batzordeak, bestalde, salaketa bat jarri du Bizkaiko Lan Ikuskaritzan, datuak eta frogak aurkeztuz, greba-eskubidea urratzeagatik; greba hasi eta bi astera ekoizpena Frantziara desbideratu baitzen.

Arkema-Frantziaren jokabide horrek neoliberalismoaren eskuliburu batetik hartutakoa dirudi, Enpresa Batzordearen esanetan. Harrokeria hori eragozpen handia da gatazka luze horren konponbide bat bilatzeko, eta bitartean 70 familia baino gehiago muturreko egoera batean bizi dira.

Enpresa Batzordeak, gainera, Industria Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren utzikeria salatu du, bi hilabete luzetan ez baitira behin ere bildu plantillako inorekin, ezta langileen ordezkariekin ere.

Batzordeak galdetzen dio bere buruari ea zein nolako ezkutuko interesak dauden Alonsotegiko lantegia ixteko. Zeren maiatzean, Arkema enpresak Alonsotegiko lantegia ixteko erabakia ordurako sobera ezagutzen bazuen ere, PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbao hartu zuten lantegian, Herrizaingo sailburu izandako Javier Balzarekin batera. Orain sailburu ohia Uría eta Menendez abokatu-bulegoko kidea da, Arkemari lantegia ixteko aholkularitza ematen dion bulego berekoa.

Enpresa Batzordetik hamaikagarren aldiz eskatu diete herri-erakundeei tartean sartzeko, Arkemaren gatazka konpontzearren. Grebaren 130 egun horietan, astean behin egin ohi dituzte elkarretaratzeak BFAren aurrean, eta Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren aurrean, ehunka kilometro ibilita, Pariseraino ere joanak dira.

Enpresa Batzordeak, ohar honen bidez, jakinarazi nahi dio Industria sailburu Arantza Tapiari, Arkema Química izeneko enpresa batek Alonsotegiko lantegia ixteko erabakia hartu duela, 90etik familia zuzeneko edo zeharkako lanik gabe utziz. Benetako zoritxarra litzateke, 130 eguneko greba egin arren, sailburuak gerora esango balu "ez genekien ezer", Siban enpresa Kantabriara aldatu denean esan duen bezala