15 hildako lan istripuan 2022an Nafarroan

2022/10/03
Muniáin de la Solanan (Nafarroa) langile bat hil ondoren, ELAk patronalaren jarrera gaitzetsi eta kontrolerako bitarteko publikoak gehitzea eskatzen dio Nafarroako Gobernuari

Lehenik eta behin, ELAk elkartasun mezu bat bidali nahi die biktimaren senide eta lankideei, animalia batek jo ondoren Muniain de la Solanako abeltzaintza-ustiategi batean lanean ari zela hil baitzen. Aurten dagoeneko 15 pertsona hil dira lan-istripuan Nafarroan, gehienak erabateko prekarietatean, eta segurtasun-neurririk gabe.

Datu ofizialen arabera Nafarroan Laneko Arriskuen Prebentzioa ez da egiten, edo paperean gelditzen da, eta hori gertatzen da enpresei merkeago ateratzen zaielako Legea ez betetzea segurtasunean inbertitzea baino. Horren aurrean, ELAk bere buruari galdetzen dio zer egiteko asmoa duen patronalak, isilik jarraituko du etekinak pilatzen dituen bitartean?

Bestalde, kontrolerako bitarteko publikoak ez dira nahikoak. Lan Osasunaren Institutua eta Lan Ikuskaritza kolapsatuta daude, eta Nafarroako Gobernuak beste aldera begiratzen jarraitzen du, Elkarrizketa Sozialean CEN saritzen duen bitartean. Noiz arte jarraituko duzu arreta desbideratzen eta langileen erantzukizunari dei egiten?

ELAren iritziz, ezbehar tasa geldiaraztea erantzukizun kontua izateaz gain, borondate kontua ere bada, eta, zoritxarrez, patronalak eta Gobernuak ez dute egoera iraultzeko benetako borondaterik. Hori dela eta, ELAk langileriari dei egiten dio egoeraz jabetu eta lan ezbeharren aurrean mobilizatzeko, Nafarroan hilero pertsona baten bizitza aurretik eramaten baitu.