18/98 MULTZOKO AUZIEK ERABAKI POLITIKOEN MENPEKO JUSTIZIA ERAKUSTEN DUTE

2005/02/19

ELAk Batzorde eragile eta Nazio Batzordeko kidez osatutako ordezkaritza bidali du 18/98 eta + plataformak Donostiako Kursaalean egin den ekitaldira. <p>Eustakio Uranga, Batzorde Eragileko kidearen esanetan, 18/98 multzoan bildutako auziek, beste antzekoek bezala, xede eta erabaki politikoen menpe jarritako justizia erakusten dute. Zigor zuzenbidearen oinarri den arduren indibidualizazioa erabat baztertzen da eta taldeak, egitasmoak edo hautu ideologikoak zigortzen dira. ELAk salatu egiten du auziok hasieratik berme juridiko eza eta pertsonen eskubideen zapalketa ezaugarri nagusi izan dituztela eta estatuaren helburua ez dela egia argitzea eta justizia burutzea izan, esparru politiko eta sozial jakin bat zigortzea baizik.<p>
Halaber Urangak iragarri du datorren 26an Bilbon eskubide zibil eta politikoen alde egingo den manifestazioarekin bat egiten duela sindikatuak.