1997tik igoera handiena izan du KPI-ak

2007/11/14
Kontsumoaren Prezioen Indizearen urtearteko tasa %3,6an kokatu da urrian, iraileko datua baino 0,9 puntu altuago. Hazkunde hau prezioek 1997tik jasan duten igoerarik handiena da.

Espainiar estatuko inflazioa Europakoaren nabarmen gainetik dago, Eurozonako 13 estatuen KPIa %2,6ekoa izan baita.

Urteko lehen hamar hilabeteko inflazioa %3an kokatu da. Sasoi honetan prezioak 2006ko urte osoan baino gehiago igo dira, eta horrek, 2007ko prezio igoera aurreko urtekoa baino altuagoa izango dela pentsarazten digu (%3,6). Halaber, urte hasieran Gobernuak egindako aurreikuspena baino altuagoa izango da (%2).

Datu hauek negoziazio kolektiboan soldatak aurreko ekitaldian eman den benetako KPIaren arabera igo behar dela baieztatzen du, eta ez aurreikusitako KPIaren arabera.

Prezioen igoera, batez ere, premiazko elikagaien prezioen hazkundeari dagokie, hala nola, esnea edo ogia. Igoera hori gehien pairatzen dutenak baliabide ekonomiko eskasak dauzkan jendea da

ELAren ustez, espekulazioa nabarmendu behar da premiazko elikagaien prezioen igoera aztertzean. Datuek erakusten digutenez, prezioen igoerak ez du zerikusirik ekoizleen igoerarekin; igoeraren benetako eragileak, bitartekariak dira, euren mozkinak kontsumitzaileen kontura ugaritzea erabaki dute eta.