2001 urte fiskalari buruzko txostena

2002/07/10
Jose Elorrietaren arabera, “iruzur fiskala amai dadin ez dago borondate politikorik”
Urtero egin ohi duen moduan, 2001 urte fiskalari buruzko txostena aurkeztu du ELAko Azterketa Bulegoak. Hego Euskal Herriko lau ogasunek zerga hitzartu eta zuzenekin bildu duten dirua, aurreko urteekiko bilakaera, zergaz-zergako azterketa, errenta-motaren arabera, presio fiskala eta Kontzertu Ekonomikoa berritzearen inguruan gertatutakoak dira txosten zabal honek jorratzen dituen gaiak. Jose Elorrieta ELAren idazkari nagusiak salatu zuenez, iruzur fiskalak bere horretan jarraitzen duela ikusirik, euskal administrazioetako arduradunek arazo larri hau amai dadin ez dute borondate politikorik. * 2001 URTE FISKALA TXOSTENA