2007ko negoziazio kolektiboa prestatzeko jardunaldia Arrasaten

2007/03/16
ELAk 2007. urteko negoziazio kolektiboa prestatzeko jardunaldia egin du martxoaren 16an Arrasateko Uarkape pilotalekuan. Orotara sindikatu honen 1.800 ordezkarik hartu dute parte.

Ekitaldia goizeko 9:30etan hasi da, eta besteak beste, Adolfo Muñozek, negoziazio kolektiboko arduradunak, eta Jose Elorrietak, idazkari nagusiak, hitz egin dute.

11:30etan, ekitaldiaren ostean, Arrasaten bildutako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Tuterako Eroskiko langileei elkartasuna adierazteko.

Hau izan da Jose Elorrieta idazkari nagusiaren hitzaldia.