2007ko negoziazio kolektiboan aldarrikatzeko tarte handia dagoela berretsi du ELAk

2007/04/01
ELAk 2007ko negoziazio kolektiboaren inguruan prestatu duen txostena aurkeztu du Bilbon. Negoziazio kolektiboko arduradun Adolfo Muñozek azpimarratu duenez, "enpresarien irabaziak gero eta handiagoak dira; beraz, aldarrikatzeko tarte handia dago".

Muñozek azpimarratu duenez, "prekarietatearen eta bazterkeriaren aurkako borroka, soldata igoerak KPI-aren gainetik eta lanaldiaren murrizketa izango dira negoziazio kolektiboan egingo ditugun aldarrikapen nagusiak".

Hau da ELAk 2007ko negoziazio kolektiboaren inguruan aurkeztu duen txostena