Iaz etengabeko prestakuntzara bideratutakoaren %37 patronala, CCOO eta UGTrentzat

2011/06/28
ELAren ustez formazioa EAEko formazio zentroen sarearen bidez eman behar da, eta ez euren helburuen artean, hain justu, formazioa ez dagoen erakundeen bidez.

ELAk salatzen duenez, 2010. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan Hobetuzen bidez etengabeko prestakuntzara zuzendutako funtsen %37 zuzenean asignatu zitzaien patronalari, CCOOri eta UGTri.

Datu honek honakoa baieztatzen du: erakunde hauei urtez urte zuzentzen zaien dirutza gero eta handiagoa da. 2009an %34a eman zitzaien, eta, urtebete beranduago, %37a.

Zehazki, 2010ean CCOOk eta UGTk jaso zuten diru kopurua 2.075.000 eurotakoa izan zen; kopuru hori erakunde bakoitzak jaso zuen. Enpresari erakunde ezberdinek, berriz, 3.557.657 eurotako kopurua lortu zuten. Era honetan, patronalak, CCOOk eta UGTk Hobetuzek etengabeko prestakuntzarako kudeatzen duen dirutik %37 euren buruari ematea erabaki zuten, betiere Eusko Jaurlaritzaren oniritziarekin.

 

 

2007

21.742.535€

2008

22.513.457€

2009

21.262.802€

2010

20.773.393€

UGT

2.251.773€

2.025.000€

2.025.000€

2.075.000€

CCOO

1.695.185€

2.025.000€

2.025.000€

2.075.000€

PATRONALA

3.047.405€

3.403.892€

3.310.534€

3.557.657€

GUZTIRA

6.994.363,00 €

7.453.892€

7.360.534€

7.707.657€

%

32%

33%

34%

37%

 

ELAren ustez formazioa EAEko formazio zentroen sarearen bidez eman behar da, eta ez euren helburuen artean, hain justu, formazioa ez dagoen erakundeen bidez.

Gogorarazi beharra dago Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuak etengabeko prestakuntzara bideratutako funtsak onartu izana, –betiere espainiar ereduaren aplikazioari lotuta eta Hobetuzen erabakien aurka–, ELA, –LABekin batera–, aipatuta erakundetik ateratzea suposatu zuela.

Hobetuzen egungo eredua, Estatuan ematen denaren kopia hutsa, porrota besterik ez du suposatzen. Izan ere, guztion aldetik ezaguna da bere kalitate falta eta ez diela EAEn formazioaren alorrean dauden beharrei erantzuten. Pribatizazioaren eta diru-publikoekin finantzatzen diren erakundeen irabazien aldeko apustua besterik ez da.

Erakundeek gizarte elkarrizketa aitzakia bezala erabiltzen dute langile-jendeari kalte egiten dioten politikak ezartzeko; etengabeko prestakuntzan gertatzen dena horren adibide argia da. Guztiak balio du elkarrizketa horren parte diren erakundeei diru-publikoak eman eta horiek kudeatzearen truke.

Argi dago elkarrizketa soziala deitzen duten  horretatik eratorritako politikek ez dutela langile-jendearen arazoak konpontzeko balio. Egun bizi dugun ekonomiaren krisiak agerian uzten du.