2015ean egindako hauteskunde sindikaletan ELAk bere ordezkaritza handitu du
- 2015ean 46 ordezkari gutxiago hautatu dira Hego Euskal Herrian (32 gehiago EAEn eta 78 gutxiago Nafarroan).
- ELAk Hego Euskal Herrian duen lidergoa finkatu da, ordezkaritza osoaren %35,35 lortu baitu.
- Lehenengo aldiz Hego Euskal Herrian, ELAk (%35,35) lortu duen ordezkaritza-maila handiagoa da, estatu-esparruko CCOO eta UGT sindikatuek batera lortu dutena baino (%35,19).
- EAEn ELAk %40,06ko ordezkaritza erdietsi du, %0,19ko hazkundea izanik.
Hori horrela, bigarren sindikatuaren ordezkaritza-maila (%19,045) bikoiztu du, eta iazko datuekin alderatuz gero, batetik bestera dagoen aldea handitu da.
ELA eta LAB sindikatuen ordezkaritza-maila inoiz ez bezalakoa izan da (%59,03), eta CCOOek eta UGTk batera lortu duten mailarekin dagoen aldea %29,1ekoa da, beren ibilbidean lortu dituzten emaitzarik txarrenak izanik.
- Nafarroan ELA %0,35 igo da eta %21,88ko ordezkaritza lortu du, inoiz izan duen emaitzik onena.
ELAk eta LABek, batera, lortu duten ordezkaritza %36,62koa izan da, eta hori %1,37ko hazkundea izan da.