2016rako Egitasmoa: Ertzaintzaren kaosa
2015/03/10

“Horizonte 2016 plana” izenez ezagutua den plana bertan behera uzteko eskatu dute gaur goizean ehunka Ertzainek Bilbon izandako manifestazioan, ELA-Ertzaintzarentzat, “Plan Horizonte 2016” honek, antolakuntza kaos batean mugildu du Ertzaintza eta ertzainon artean nahasmen handia ekarri du. Zerbitzua paralizatu eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua geroz eta eskasagoa da gainera.
2016rako Egitasmo honek, Ertzaintza herritarrengandik urrundu egiten du.Unitate zentralei eta probintzia mailakoei lehentasuna ematen die, komisaldegien aurretik. Intendente nagusi lanpostuak sortzea planteatzen dute, funtziorik gabe eta agindu ahal izateko agenterik gabeko lanpostuak. Gaur egun, herritarrei erantzunak emateko behar baino %50 gutxiago daude eguneko ikerketa esparruan.
Bestalde, Barne Sailak agertu duen negoziaziorako gogo eza salatu dute manifestariek.Gaurko protesta sindikatu guztiek deitu dute.