“2015. urtean miseria eta pobrezia egoerak ugarituko dira langile-klasearen artean”
2014/12/30
ELAren web orrialderako egindako elkarrizketa honetan, Adolfo Muñoz idazkari nagusiak gaurkotasun sindikal, ekonomiko, sozial eta politikoaren hainbat alor jorratzen ditu. Muñozek nabarmentzen duenez, “errealitatea mozorrotzeko saiakerak egon arren, agerikoa da datorren urtean miseria eta pobrezia egoerak handituz joango direla langile klasearen artean”.
Muñozek egungoa bezalako abagune zail batean gure sindikatuko militantziak egiten duen lana azpimarratu nahi du, eta hauteskunde sindikalen epealdi-trinkoaren amaieran ELAk “emaitza oso onak” lortuko dituela aurreratzen du.