Pentsioak

“Ahora 1080 Orain!” Herri Ekimenak mobilizazioa deitu du Nafarroako aurrekontuak gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzea eskatzeko

2024/02/27
Nafarroan 51.000 pertsonak dute 1.080 euro baino gutxiagoko pentsioa dutenak, horietatik %66a emakumeak dira. Horregatik, pentsiodunen mugimenduak eta kolektibo sozial eta sindikalek 2024ko Nafarroako aurrekontuetan gutxieneko pentsioen osagarri bat ezartzea eskatzen dute, 14 ordainsaritan 1.080 euroraino osatzeko.

Pentsio sistema publikoak zahartzaro duina bermatu behar du. Gaur egun, hori bermatzeko modu bakarra Nafarroako erakundeek, aurrekontuen bidez, gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzeko konpromisoa hartzea da.

Pentsiodunen mugimenduaren borrokak aldarrikapen hau eztabaida politikoan kokatu du, eta gutxieneko pentsioak osatzeko konpromiso argiak eskatzen dituzte.

Nafarroako Gobernuaren (PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin) eta EH Bilduren arteko aurrekontu akordioak "pentsioen gaia lantzeko lantalde bat" sortzeko konpromisoa jasotzen du. Lantalde honen helburua izango da legeria osoa eta araudian egin daitezkeen aldaketak aztertzea, zerga kenkarien bitartez 2025erako 15.120 euroko gutxieneko errenta ezartzeko" (1.080 euroko 14 ordainsari).

Hau da, aurrekontu akordioak ez du berariazko konpromisorik jasotzen gutxieneko pentsioak 1.080 eurora arte osatzeko, lantalde bat sortzea baino ez baita adostu. 2025etik aurrera 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatuta ez egoteko benetako konpromisorik gabe. Bost aurrekontu akordioren ondoren, pensioen osagarria ezarri gabe dago oraindik ere.

Horregatik guztiagatik, mobilizazioa deitu da otsailaren 29an, 11:00etan, Iruñeko Udaletik, 2024ko Nafarroako aurrekontuetan pentsioak 1080 euroraino osatzea eskatzeko.