Txiki Muñoz: “Alde batek ez badu akordiorik nahi, aldebakarreko bidea besterik ez dago”

2017/07/10

ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz “Txiki”-k Eusko Legebiltzarreko Autogobernu ponentzian parte hartu zuen ekainaren 21ean. Bere hitzaldiaren hasieran, Legebiltzarrari dei egin zion prozesu subiranista bat martxan jarri dezan, mugimendu sindikal eta sozialaren parte-hartzea bermatuko duen bidea, hain zuzen ere.