“Atutxa afera”ko epaia berehala betetzeko Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenaren erabakia errefusatu du ELA-k

2008/06/19

Zuzenki eragiten dio Kontxi Bilbaori, oraindik Legebiltzarkidea

 

Agiri baten bidez, ELAk errefusatu egin du EHJAG-ren erabakia non “Atutxa afera”ren zigor-epaia berehala betetzera doala deklaratzen duen. Erabaki honek zuzenki eragiten dio legebiltzarkidea den Kontxi Bilbaori, Ezker Batuako ordezkaria, Sozialista Abertzaleak legebiltzarreko taldea ez desegiteagatik.

Erabaki hau argitara eman da jakina denean helegite bat ezarrita dagoela Konstituzio-Auzitegian, hain zuzen erabaki hau indarren sar ez dadin. ELAren aburuz, ulertezina da epaia betetzeko agindua ematea konstituzio-auzitegiaren iritziaren zain egon gabe. Honek zigor erantsia eta konponezinezko kaltea ekar diezaioke Kontxi Bilbaori.

ELAk bere elkartasuna adierazi nahi dio Kontxi Bilbao eta Ezker Batua bere taldeari, eta bide batez, goraipatu nahi dugu bere konpromisoa bere ibilbide politikoan.

 

Bilbon 2008.eko Ekainaren 19an