“Daukagun erronka honi eutsi egingo diogu”

2012/03/29
“Daukagun erronka honi eutsi egingo diogu”
IZUGARRIA. Ez dago Hego Euskal Herriko hiriburuetan eguerdian egin diren manifestazioak deskribatzeko beste hitzik. Goizean goizetik milaka eta milaka izan dira informazio-piketeetan parte hartu duten lagunak. Lagun horiei beste milaka eta milaka elkartu zaizkie antolatu diren langileen zutabe ezberdinetan. Eta, horiei guztiei, beste milaka eta milaka lagun batu zaizkie Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian egindako manifestazioetan.

ELAtik zoriondu beharrean gaude euskal langile-klasea eta gizartea oro-har, greba deialdi honi emandako paregabeko erantzunarekin. Eta zoriondu ere, nola ez eragile sozial eta sindikalen militantzia, eurak izan baitira mobilizazio dinamika honen akuilu.

Hona hemen Bilboko manifestazioaren ostean ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz Txikik izan duen parte-hartzea.