“Administrazioan EEE bat egiteko planteamendua da enplegu publikoaren Errege Dekretua"

2021/07/20
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak deitoratu egin du Madrilgo Diputatuen Kongresura iristear den enplegu publikoaren Errege Dekretua. Hala adierazi du gaur Radio Popular irratian: “Hego Euskal Herrian 70.000 langile daude behin-behinean. Egoera hori administrazioak berak behartutakoa da. Beraz, langileak ez dira egoera horren erantzule". Horregatik, bide bakarra kontsolidazioa dela azpimarratu du, eta ez Miquel Iceta ministroak bultzatutako dekretua, milaka lanpostu jokoan jartzen dituelako. "Adminsitrazioan EEE bat egitea planteatzen du".

Era berean, grebarekin aurrera jarraitzeko Tubacexeko komiteak hartutako erabakia txalotu du Lakuntzak. "Borroka eredugarria da". Eta ziurtatu du epaitegiek argi utzi dutela ez dagoela kaleratzeak eta EEEa bera justifikatzeko argudiorik. Horregatik, enpresak sententziak esandakoa bete beharko lukeela dio.

Bestelako gaiak ere landu dituzte: lan erreformak, soldata arrakala... Entzun guztia HEMEN.