“Elkarrizketa soziala porrot egin duen eredu bat da”

2013/01/04
“Elkarrizketa soziala porrot egin duen eredu bat da”
ELAk Nafarroan elkarrizketa sozialarekin zerikusia duten gaien kudeaketagatik erakunde sindikal eta patronal ezberdinek (UGT, CCOO eta CEN) jasotzen dituzten diru kopuruak aztertzen dituen txostena aurkeztu du Iruñeako egoitzan.

Txostenak Nafarroako aurrekontuetako diru partidak soilik jasotzen ditu, erakunde hauek kudeatzen dituzten Espainiar Estatuko diru partida handiak alde batera utziz. ELAk egoera hau salatzen du, elkarrizketa sozialak lantzen dituen gaiak bere biziko garrantzia dutelako langileentzat: enplegua, formazioa, eta lan osasuna eta segurtasuna bezalako gaiak, esaterako.

ELAk Nafarroan duen arduradun Mitxel Lakuntzak agerraldian nabarmendu duen bezala, “elkarrizketa soziala ustelduta dago: ez du funtzionatzen eta ez dakigu barruan zer gertatzen ari den. Soilik eredu hori babesten dutenak finantzatzeko balio du, eta langile-klaseari ez dio inolako onurarik ekartzen. Azken finean, porrot egin duen eredu baten inguruan mintzo gara”.

Txostena irakurri

Taula ikusi