“Erasoa jo behar dugu”
2018/05/23
Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiari elkarrizketa egin diote gaur goizean Radio Euskadiko goizeko saioan. Muñozek esan duenez, mugimendu sindikalak “erasoa jo behar du”; “ezkerra esnatzen ez bada larrutu egingo gaituzte”. Bestalde, gogoratu du ELAk irabazi egin duela auzitegian Osakidetzako 7.000 langileri eragiten dion epai bat. Kataluniako egoerari buruz, ELAko buruaren arabera, “155. artikulua alde batera utzita ere indarrean jarraituko du, izan ere, Rajoyren gobernuak irtenbide demokratikorik ez du onartzen”.