“Erreibindikazio-erreferentziak daudenean jendea antolatu egiten da eta borrokatzeko prest dago”
2017/12/22
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiari gaur goizean Radio Vitorian elkarrizketa egin diote. Sindikatuak hainbat sektoretan deitu dituen mobilizazioak aipatu ditu Muñozek. Adierazi duenez, "erreibindikazio-erreferentziak daudenan jendea antolatu egiten da eta borrokatzeko prest dago". Hauteskunde katalanak direla eta, ELAko buruak alderdi independentisten emaitzak ontzat eman ditu, eta galdera bota du: 155. artikulua defendatzen dutenek alderdi independentistak legez kanpo jartzeko asmoa al dute?