“Etorkizuna eraikiz; bateratu, borrokatu eta aurrera egin “ izango da aurtengo Martxoaren 3ko aldarrikapena

2019/02/26
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek 1976ko Martxoaren 3an hildako langileeak omenduko dituzte arratsaldeko 17:30 Zarama auzoan, San Francisco Eliza aurrean. Ondoren manifestazioa abiatuko da Andre Mari Zuriaren Plazaraino. Deitzaileek Martxoak 3ko sarraskiaren oroitzapenezko mobilizazioetan, eragile eta giza mugimenduen inplikazioa guztiz beharrezkoa dela adierazi dute.

 

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek , aurreko urtean , 1976ko Martxoak 3ko sarraskiaren oroitzapenezko mobilizazioetan , eragile eta giza mugimenduen inplikazioa guztiz beharrezkoa zela ikusi genuen. Gure iritziz, eragile sozialen eta klaseko sindikatuen arteko elkarlana abiapuntua izan behar du benetako aldaketa sozial , politiko eta ekonomikoaeraikitzeko.

Aurtengo M-3an ardatz hauen inguruan egingo dugu lan:

1-FEMINISMOA

M-8ko greba deialdia babesten dugu, ezinbestekoa da berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzea, gaur egun ematen ez dena: soldata arrakala, kontratazioetan diskriminazioa, prekarizazio eta zaintzen pisua gure gain, lan bereizketa sexuaren arabera…..

Emakumeak , trans eta bollerak heteropatriarkatupean bizi gara, guregan ezartzen diren indarkeri mota guztiak pairatuz, sexualitate eta familia eredu hegemonikoa inposatuz.

2-PENTSIONISTAK

Pentsionistak kalean gaude borrokan, pentsio sistema sendoa nahi dugu, unibertsala eta propioa , pentsionistak gutxieneko duintasunez bizitzea ahalbidetzen dutenak. Pribatizazioaren itzalak, pentsio sistema publikoa mehatxatzen du ; pentsio justu gabeko gizarte bat , oinarrizko eskubiderik gabeko gizartea da. Pentsioen defentsan atzera pausorik EZ!!

3-PREKARIETATEA / POBREZIA

Aberatsen eta probeen arteko aldea gero eta handiagoa da, miliodium tasarekin batera pobreziaren tasa etengabe igotzen ari da. Bestalde, azken urteetako murrizketek sekulako eragina izan dute eskubide sozialetan, gure auzokide askok ez dute bizitza duina garatzeko gutxienokorik eta prekarietatea nagusitu da. Egun, lan bat edukitzeak ez du zihurtzatzen txirotasunetik kanpo egotea.

4-MIGRAZIOA / ARRAZAKERIA / XENOFOBIA

Botere ekonomikoak estrategia zaharberri bat dauka: faxismoa, arrazismoa eta xenofobia baliatzen ditu, langilegoa banatu asmoz. Horren aurrean, Gasteizek erronka berri bat du: eskubide berberak lortu behar ditugu bertan bizi garen guztiontzat, azalaren kolorea, erlijioa edo klase soziala , alde batera utzita,. Jada 60-70 hamarkadetan ere jaso genituen migratzaileak, baina ez zen mehatxu bat izan, inola ere. Denborak argi erakutsi digunez, guztiek elkarrekin borrokan aritzea da hobekuntza sozialak lortzeko bide bakarra. Ongi etorria eman nahi diegu beraz, gaur egun gure auzokide diren langile horiei guztiei, botere ekonomikoak beren herrialdetatik kanporatuta hona etorritakoei. Borroka dezagun elkarrekin! Ongi etorri errefuxiatuak, ongi etorri migratzaileak!

5- BURUJABETZA

Azken urteetan, 2008ko egoera finantzariotik batez ere , gure bizitzetan oinarrizkoak diren aspektuak , botere finantzarioaren zerbitzura dauden erakundeek kudeatzen ari direla ikusten ari gara. Zerga-sistemen kudeaketa, aurrekontuena, zerbitzu publikoena, lurraldeko antolaketena, elikadurarena, naturaren baliabideena eta gizarte antolaketarena , elite baten zerbitzura daude, non beraien onura besterik ikusten ez duten. Sistema ekonomiko eta politiko berria behar dugu, giza eskubideen, ekonomikoen eta eskubide politikoetan oinarri duen sistema bat, herriena eta pertsonena.

Gaur atzo bezela arrazoi asko ditugu borrokan jarraitzeko. Horregatik, aurtengo leloa : “Etorkizuna eraikiz; bateratu, borrokatu eta aurrera egin “ . 76ko sarraskiak inpunitatean jarraitzen du , egi, justizi eta erreparaziorik gabe ezingo dugu justizia sozial batetan oinarritutako etorkizunik eraiki.

M-3an egingo diren ekitaldietara parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

17:30 etan omenaldia, Zarama auzoan, San Francisco Eliza aurrean eta 18:00etan ,manifestazioa.