“Europaren bataz-besteko presio fiskala izango bagenu 8.150 miloi gehiago jasoko genituzke”

2010/06/15
Fiskaltasunaren bilakaerari buruz urtero egiten duen txostena aurkeztu du ELAk Bilbon. 2009ko datuek erakusten dutenez zuzeneko zergen bidez biltzen diren 10 eurotik ia 8 lanaren errentetatik datoz.

Adolfo Muñoz Txiki idazkari nagusiaren hitzetan, “eskandalagarria da fiskaltasunak izan duen bilakaera azken urteotan. Fiskaltasuna enpresarien mesedetan jarrai da”.
Idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna eta Julene Gabiola, ikerketa bulegoko kideak hartu dute parte aurkezpenean.

Irakurri txostena