“Fiskalitatea herritarron zerbitzura” lemapean manifestazioak Gasteiz eta Iruñan
2013/02/18
Datorren Otsailaren 20an, Gasteizko Ogeta frontoian, eta Martxoaren 5ean Iruñako Instituto Plaza de la Cruz-en, goizeko 10tan ELAk ekitaldi bana egingo du fiskalitate zuzena aldarrikatzeko eta enplegu eta eskubide sozial duinen alde. Bizi dugun egoera larria ikusita ezinbestekoa da bestelako fiskalitatea aldarrikatzea, zuzenagoa eta herritarren zerbitzura ipinia.
Era berean, langabeziak itotzen gaituen honetan enplegu duina eta eskubide sozialak exijitu behar ditugu langile klasea eta, orohar, herritarrak bere beharrak aseturik izan ditzaten . Ekitaldiak eta gero Gasteiz eta Iruñako Legebiltzarrarera anifestazioak egingo ditugu.