“Gipuzkoako Metaleko proposamena oso ona da, Euskal Herrian ez dago parekorik”

2020/10/02
ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak egungo abagunearen azterketa egin du Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketan. Lakuntzak azpimarratu du Gipuzkoako Metaleko hitzarmena lortzeko dagoen proposamena oso ona dela, eta ELA prest dagoela sinatzeko. “Edukiak badaude, ELA hor egongo da. Bestela ez. Akordioak behar ditugu, bai, baina akordio onak”.