“Gure gorputza, gure erabakia” Iruñeako manifestaziorekin bat egiten du ELAk

2014/04/04
ELAk bat egiten du larunbat honetan, apirilak 5ean Iruñean Euskal Herriko mugimendu feministak deituta egingo den manifestazio nazionalarekin. “Gure gorputza, gure erabakia” lemapean eragile sozial desberdinak bertara deituta gaude emakumeen eskubideen aurkako eraso larria suposatzen duen “Gallardon legearen” aurka.

Honekin, Espainiako gobernuak bere autoritarismo autista agerian uzten du eliza eta sektore ultra kontserbadore eta erreakzionarioenen nahiak asetuz. Honetan ere ez dute erabakitzeko eskubiderik aitortzen; are gutxiago emakumeon gorputza tarteko izanagatik ere. Ezin da erabakirik hartu eta gainera amatasuna inposatu egiten da geroz eta kontestu sozio ekonomiko latzago baten aurrean.

Honegatik guztiagatik larunbat honetan gure afiliatu, militante eta hiritarrak orokorrean larunbateko manifestazioan parte hartzera animatzen dugu.