“Haserretzeko arrazoirik badugu”

2016/09/08
“Haserretzeko arrazoirik badugu”
ELAren Nazio Kontseiluak Gizarte-Elkarrizketarako Mahaiak uztailaren 21ean erabakitako akordioak. Nazio Kontseiluaren ez Ohiko bilera honetan, Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek negoziazio kolektiboari buruz hartu zituzten akordioen inguruko adierazpena onartu du. ELAk mugimendu sindikalaren kontrabotere izaera berretsi du eta, Eusko Jaurlaritza erabat patronalaren aldera lerratu dela salatu du.

Jakina denez, Gizarte-Elkarrizketarako Mahaiak Eraginkortasun Mugatuko Akordioak sustatzen dituzte, hau da sindikatuen ordezkaritzaren %50 baino gutxiagoarekin sinatzen diren akordioak. Erabaki horrek muzin egiten die hauteskundeen emaitzei. ELAren esanetan Eusko Jaurlaritza eta Confebask bat datoz tresna politiko guztiak patronalaren zerbitzura jartzeko helburuan. ELAk Lan Harreman eta Gizarte-Babeseko Euskal Esparrua aldezten du. Aldiz, “Jaurlaritza honek ez du horretan sinesten; Confebaskekin duen interes-aliantza medio espainiar eremua aplikatzen eroso dago”.

Irakurri Nazio Kontseiluaren Adierazpena