“Industrias Galycas” enpresa Gasteiztik deslokalizatu
Urtarrilaren 31n zuzendaritzak amaiera-EEE baten kontsulta-aldiaren hasiera jakinarazi zuen, plantilla osoaren kaleratze kolektiboa gauzatzeko asmoz. Hainbat hilabetetatik hona zuzendaritzak ekoizpena lekualdatu du Gasteiztik taldearen beste lantegi batzuetara; horrela, kaleratze kolektiboaren betekizunak bete ahal izateko. Enpresa hau errentagarria izan da hasieratik, eta orain ere horrelakoa izango zen beste kudeaketa batekin, baina nahiago omen dute hiltzen uztea.
Estatuko lan-erreformak abantailak eman dizkie enpresei, etekinak gure eskubideen eta lanpostuen kontura ugaltzeko; eta oraingo kasu hau erreformaren ondorioetako beste adibide bat da.
Langileok ez gaude prest horrelako xantaiei men egiteko. Ahaleginduko gara, beraz, gure indar guztiekin, gure eskubideak eta duintasuna zaintzen, gure lanpostuei eusten, eta gure etxekoen etorkizuna ziurtatzen.