“Langileak ere kalera aterako gara martxoaren 14an”

2015/03/12
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta babesten duten sindikatuek langileek martxoaren 14ko mobilizazioekin duten atxikimendua nabarmendu nahi dute gaurko egunean zehar. Horretarako, lantokietan larunbatean Bilbora eta Iruñera joateko gonbita luzatzeaz gain, herri ekimen honek dituen helburu eta proposamenak biltzen dituen esku-orria banatu dute.

Soilik bi egun geratzen dira martxoaren 14ko manifestazioetarako, eta giroa berotzen ari da. Gero eta gehiago dira herri eta auzoetatik antolatzen ari diren autobusak. Langile klaseak ongi baino hobeto daki mobilizazioaren garrantzia. Historiari erreparatu besterik ez dago: inork ez digu inoiz ezer oparitu, dugun apurra gure borroka eta kemenari esker lortu izan dugu. Horregatik, gero eta bideagoa den eredu sozial hau irauli nahi dugulako, argi eta garbi esan nahi dugu beste behin: martxoaren 14an, Bilbo eta Iruñera!