Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusi berria, gehiengo zabalarekin

2008/11/27
Adolfo Muñoz izango da hurrengo idazkari nagusia; Muñoz zen nazio batzordeak idazkari nagusi izateko proposatu zuen lagun bakarra.

Bozketaren emaitza hau izan da:

BAI 634 botu (%91,22)

EZ 38 botu (%5,46)

ZURIAK 23 botu

Baliogabeak 2 botu


Beraz, batzorde eragile berria honako lagun hauek osatuko dute:

 
Adolfo Muñoz. Idazkari Nagusia.

Amaia Muñoa. Idazkari nagusiaren albokoa. Diruzaina. Iparralderako arduraduna

Patxi Agirrezabala. Komunikazioa.

Alazne Alonso. Genero politikak. Gazteak. Lan osasuna

Xabier Anza. Prestakuntza sindikala

Laura Gonzalez de Txabarri. Nazioarteko harremanak

Txema Laiseka. Afiliazioa. Hauteskunde sindikalak.

Mitxel Lakuntza. Nafarroako koordinazioa. Inmigrazioa

 Mikel Noval. Gizarte Politika. Azterketa bulegoa. Ingurumena

 Leire Txakartegi. Zerbitzu Juridikoak. Euskara

Eustakio Uranga. Antolakuntza

Joseba Villarreal. Negoziazio Kolektiboa

Kongresua idazkari nagusi berriaren hitzaldi batekin amaitu da. Idazkari nagusi gisa egin duen lehen mintzaldian Adolfo Muñozek militantzia guztiaren lana goraipatu nahi izan du, eta beste behin ELAk Euskal Herriko langileekin duen konpromisoa nabarmendu du. "ELA langileekin, Gora ELA!" oihukatuz bukatu du bere hitzaldia Adolfo Muñozek, Txiki.


Batzorde eragilearen argazkia

 


GOIZEKO KRONIKA

ELAren XII. Kongresu Konfederalaren bigarren egunaren hasieran, Idazkari Nagusiaren Albokoa eta Idazkari Nagusia izateko hautagai den Adolfo Muñozek ponentzia aurkeztu du.

Bere hitzaldian Muñozek azpimarratu du “ilusio eta grinarik gabe ez dagoela militantziarik. Eta hori da espreski ELAren motorra. Gure nortasun kolektiboa zehazten duten borrokak konpartitu behar ditugu eta norbanakeria baztertu; era berean besteek jasaten dituzten injustizien aurrean ezin dugu bestera begiratu. Gure militantzia da dugun altxorrik baliotsuena eta horregatik zaindu egin behar dugu” Horregatik besarkada zintzoa luzatu zien enpresetan sindikalgintza jorratzen dutenei. “Ez dago sindikaturik afiliaziorik gabe. Afiliazioarentzako egiten dugu lan eta berari esker gara aske hori egiteko. Indartsuagoak izateko, beraz, afiliatu gehiago izatea behar dugu”.

Adolfo Muñozek gogoan izan zuen ere Eubako Kongresuan, 1976an, sindikatuaren zuzendaritza hartu zuen belaunaldiaren agurra kongresu honetan. Beren lana eta ahaleginagatik ELA Euskal Herriko lehen sindikatua izatera eraman dute. Muñozek omenalditxoa eskaini zion Jose Elorrietari, honek idazkari nagusi postuan 20 urte egon eta gero, adinagatiko arrazoiak direla eta bere ardurak uzten baititu. 

Ponentziaren aurkezpena, Adolfo Muñozen eskutik

 

Ondoren, ponentziari egindako emendakinen eztabaida gauzatu da. Jarraian, ponentziaren testu osoaren bozketari egin zaio eta onartutzat geratu aho batez