“Norabide berri” bategatik euromanifestazioa Bruselan

2014/04/04
“Norabide berri” bategatik euromanifestazioa Bruselan
Europako Sindikatuen Konfederazioak (ESK) manifestazio batera deitu du gaurko Bruselan hurrengo Apirilak 4erako, Europako Parlamenturako Hauteskundeak baino aste batzuk lehenagorako. Beste batzuetan egin den bezala, ELA-ko delegazio batek parte hartzen ari da manifestazio jendetsu honetan Bruselan.

Manifestazioarekin Europar Batasuneko dimentsio sozialaren izugarrizko ahultasuna salatu eta sindikatuen gaitzespena adierazi nahi da aplikatzen ari diren politiken aurrean. Honen aurrean Europako Sindikatuen Konfederazioak norabide berri bat aldarrikatzen du, inbertsio plan bat, politika industrial irunkor eta kalitatezko enpleguetan oinarrituta.