“Novaltiako greba hainbeste luzatu du zuzendaritzak greba eskubidea bortxatzearen alde egin duelako”

Etxebarriak salatu du zuzendaritzak hasieratik erabaki zuela grebalarien kontra egitea. Lan Ikuskaritzak hasieran babestu zituen, baina greba eskubidea urratzen ari direla geratu da agerian ondoren etorritako epaiekin: ETTak kontratatu dituzte grebalariak ordezkatzeko, edota greba egin ez duten langileak saritu dituzte legez kanpoko diru sariekin, besteak beste. Borrokari eusteko ELAren erresistentzia kutxa ezinbestekoa dela azpimarratu du Etxebarriak.
Bestetik, Bizkaiako Metalaren egoeraz ere jardun dute. Atzo patronalarekin izandako bilera ez zen emankorra izan, kontrakoa baizik, ELAko ordezkariak dioenez: negoziazioak blokeatuta jarraitzen du patronala ez dagoelako prest KPIa bermatzeko, besteak beste. Horregatik, mobilizazioak indartu beharko direla garbi du. Lan Hitzarmenaren hurrengo negoziazio bilera irailaren 26an izango da.
Hona elkarrizketa: ENTZUN