“Pentsio publikoak pentsio pribatuekin negozio egiten dutenen esku utzi dituzte”

Espainiako gobernuak izendaturiko pentsioei buruzko adituen batzordeak gaiaren inguruko txostena aurkeztu berri du. ELAk txosten horren balorazioa egin du gaur Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. ELAk azpimarratu nahi duenez txostenaren balorazioa ezin okerragoa da. Datorren urtean indarrean sartuko diren neurri hauek bi ondorio kaltegarri nagusi izango dituzte: pentsio berrien murrizketa automatikoa dakar eta pentsiodunentzat eros-ahalmenaren galera suposatuko du.
Adolfo Muñozek –idazkari nagusia– eta Mikel Novalek –azterketa bulegoko arduraduna– azpimarratu dutenez txostenaren azken emaitza esperotakoa zen. “Pentsio publikoak pentsio pribatuekin negozio egiten dutenen esku utzi dituzte. Kide gehienak –12tik 8– finantza-boterearen zerbitzura daude. Beraz, ez dago zertan oso azkarra izan behar azken emaitzaz ohartarazteko: pentsio sistema publikoaren suntsiketa pentsio-plan pribatuen eta finantza-erakundeen mesedetan”.
Zentzu horretan zaila da ulertzea zer egiten duen CCOO sindikatuko azterketa bulegoko arduranak adituen batzorde horretan, ez bada pentsio publikoak suntsitu nahi dituztenei zilegitasuna ematea.