“Urriaren 11n Elgoibarren izango gara”

2014/10/08
'Arnaldo askatu! Politika askatu!' plataformak manifestazioa deitu du urriaren 11rako Elgoibarren. ELAk bat egiten du 'Bateragune auzian' atxilotutako bost lagunak –Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez– berehala askatzea exijitzea helburu duen manifestazio honekin. Hain zuzen, urriaren 13an bost urte betetzen dira atxilotu zituztenetik.

ELAk besarkada bana bidali nahi die Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezi, eta berehala askatu ditzatela exijitzen du.

https://www.youtube.com/watch?v=htw8Urpd9Pc&feature=youtu.be