2020ko Maiatzaren Lehenean, inoiz baino gehiago: Bizitza gara!

Gogoan ditugu Euskal Herrian eta mundu guztian koronabirusek jota hil direnak. Jakin badakigu historian zehar Maiatzaren Lehenaren ikur izan dela elkartasuna, berdintasuna eta borrokatzeko konpromisoa, horrek adierazten baitu milioika pertsona klase bati, langile klaseari, atxikitzen zaizkiola eta haren parte direla. ELAk nabarmendu nahi du zer nolako injustizia humanitarioa den milaka pertsonaren heriotza, behar bezalako osasun arreta izan ez dutelako eta segurtasun neurririk hartu ez delako.
Aldaketa handiak behar ditugu: austeritate politika alde batera utzi; bizi jasangarriak; zaintza lanari garrantzia eta balioa aitortu; zerbitzu publikoak eta oinarrizko lanen balioa indartu; gure ekonomia lurraldean errotu, globalizazioaren aurka… Justizia eta iraunkortasunerako bide bakarra dago: Trantsizio sozial, feminista eta ekologistan aurrera egitea. Horretarako gure ondasunik handienak ditugu mobilizazio soziala, aliantzak, elkarlana eta kalean agertzen dugun indarra. Horretarako prestatzea bai dagoela gure eskuetan.
ELAk koronabirusek agerian utzi duen kapitalismoaren porrota salatuko du eta erantzun kolektiboen beharra azpimarratuko du.
Mitxel Lakuntzak hitzaldia internet-en bidez emango du.
Kartela amankomuna -ELA – LAB – ESK – STEILAS – HIRU - ETXALDE- inprimatzeko
Kartela amankomuna -ELA – LAB – ESK – STEILAS – HIRU - ETXALDE- kolorea emateko