2020rako Nafarroako Energia Planak energia berriztagarriak alde batera utzi ditu

2011/05/10
Nafarroa energia berriztagarrien sektorearen eta energia efizientziaren buruan jarriko duen plan estrategikoa onartu nahi du Nafarroako Gobernuak. Krisi energetiko eta ekonomiko garai honetan plan energetiko garesti eta onartezin honekin aurrera egitea eta energia berriztagarriak alde batera uztea salatu du ELAk.

Baina nafarrei hurrengo 10 urteetan 966 milioi euro kostako zaien energia planaren arabera, kontsumitutako energia guztiaren %10a besterik ez da haziko energia berriztagarria. Eta gainera gas natural bidezko kogenerazioaren alde egiten jarraitzen du.

Horregatik, krisi energetiko eta ekonomiko garai honetan plan energetiko garesti eta onartezin honekin aurrera egitea eta energia berriztagarriak alde batera uztea salatu du ELAk, berriztagarriak baitira ingurumenean, ekonomian eta arlo sozialean jasangarriak diren energia iturri bakarrak.

ELArentzat onartezina da Nafarroan gobernu berria aukeratzeko hauteskundeen bezperan hurrengo 10 urteetarako plan bat onartzea. Egiteko hau hurrengo gobernuari dagokio.