2023an Osasunbidera bideratutako BPGren ehunekoa UPNk gobernatzen zueneko bera dela salatzen du ELAk

2023/02/03
UPN Nafarroako Gobernutik atera ondoren zazpi aurrekontu onartu badira ere, BPGren ehuneko bera bideratzen da osasun publikora, eta horrek Osasunbidearen gabezia nagusia betikotzea dakar, inbertsio falta.

Zazpi aurrekontu onartu dira UPN Nafarroako Gobernutik atera zenetik, eta gastuak berdina izaten jarraitzen du 2023an eta 2010ean (urte horretan UPNk murrizketa larriak egin zituen sektore publiko osoan), BPGren % 5,6 (Europa mailako batez bestekoa % 8koa da). Hau da, azken bi gobernuek eta aurrekontuak ahalbidetu dituzten alderdiek, PSNk, Geroa Baik, Podemosek, EH Bilduk eta Izquierda-Ezkerrrak, ez dute zuzendu Nafarroako osasun sistema publikoaren defizit nagusia, inbertsio falta.

Inbertsiorik faltak zerbitzu publikoa eta hori aurrera eramaten duten langileen baldintzak okertzea eragiten du. Besteak beste:

  • Itxaron zerrendak izugarri handitu dira. 2014ko abenduan (Gobernua aldatu aurreko azken urtean) 66 egunekoak ziren, eta 2022ko abenduan 76 egunekoak.

  • Osasun langileen 1.000 biztanleko ratioa Europakoa baino askoz txikiagoa da. Erizaintzako langileen ratioa 5,1 erizainekoa da 1.000 biztanleko Nafarroan, eta 8,8 erizainekoa ELGAn. Eta medikuen ratioa 2,5koa da Nafarroan eta 3,6koa ELGAn.

  • Langile gutxiegi izatea eta bataz besteko adin altukoak izatea, eta lan baldintzak eta behin behinekotasuna onartezinak izatea.

Osasun publikoa hobetzeko, ELAk proposatzen du, besteak beste, gastua Europar Batasuneko batez bestekoarekin parekatzea (urtean 476 milioi gehiago inbertitu behar dira), sare publikoa sustatzea itunak murriztuz eta estaldurak handituz, lehen mailako arreta indartzea, plantilla handitzea eta behin behinekotasunarekin amaitzea.