22 urteko langilearen lan heriotza salatzeko elkarreratzea Durangon

2021/07/06
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta, elkarreratzea egin da gaur Durangonko San Fausto auzoan. Pasa den ostiralean 22 urteko behargina hil zen bertako eraikin batetik erorita. Jatorriz portugaldarra zen, eta etxebizitza batzuetan konponketa lanetan zebilen.

ELAk lan heriotza hau gaitzetsi, eta langileen prekarizazioa salatu nahi du. Era berean, babesa eta elkartasuna adierazi nahi die hildako langilearen senide eta lankideei, eta istripua berehala ikertzeko eskatu du, istripuaren arrazoiak eta erantzukizunak argitzeko.