24 lankide hil dira lan-istripuz Hego Eukal Herrian

2016/06/16
Abantoko industrialdean atzo izandako lan istripua salatzeko, ELA, LAB, ESK, STEE, HIRU eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea deitu dute gaur goizean. Atzo Emica Bombas enpresan zendu zen langilea ELAko kidea zen eta sindikatuak bere sostengua eta elkartasuna azaldu die lankide hilaren senideei eta lagunei. Zehazki, Hego Euskal Herrian aurten 24 lankide hil dira lan-istripuz, haietatik 17 Bizkaian.

ELAk gogoratu du horrelako istripuak prebentzio-neurrien ezagatik gertatu ohi direla, ekoizpena prebentzioaren aurretik jartzen baita, lan-baldintzen prekarizazioaren eta etengabeko murrizketen ondorioz.

Horregatik tinko eskatzen diegu herri-erakundeei lan-segurtasun eta osasunaren aldeko neurriak sustatzeko eta hobetzeko, eta prebenzio-arloko arauak betearazteko; gaurkoa bezalako istripuak sekulan errepika ez daitezen. Gainera, Osalani eta Lan Ikuskaritzari eskatzen diegu gertatutakoa ikertzeko eta erantzukizunak zehazteko.