Mondelez (Oreo galletak) – Viana
25 egun greba daramatzaten langileek manifestazioa egin dute Logroñon hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

Mondelezeko (Oreo galletak) langileek manifestazioa egin dute atzoko negoziazio bileran enpresak proposamenik ekarri ez eta negoziazioa blokeatu ostean, nahiz eta bilera enpresak berak deitutako izan.
Mondelez Vianako elikagaien sektoreko enpresa bat da, 400 langile inguru dituena, eta Oreo galletak egiten dituzte.
Ekainaren 10etik greba mugagabean daude soldata hobetzen eta urteko lanaldia murrizten duen hitzarmena lortzeko.
Gaur Logroñon mobilizatu dira, enpresak berak atzo deitu zuen negoziazio bileran hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko inolako proposamenik edo hobekuntzarik egin ez zuelako.