3.263.920 sinadura TTIP eta CETA gelditzeko

2015/10/08
3.263.920 sinadura TTIP eta CETA gelditzeko
"STOP TTIP" kanpainak TTIP eta CETAren aurka antolatutako European Citizen Initiative-k (ECI) pasa den urtebetean lortutako 3.263.90 sinadura Europar Batzordearen egoitzan aurkeztu ditu gaur. Duela urtebete, iazko urriaren 7an, hasi zen ECI hau martxan, era “auto-antolatu” edo ez ofizialean, izan ere, Batzordeak atzera bota baitzuen, onartzeko modukoa ez zela iritzita.

Erabaki honen aurka Europako Justizia Auzitegian helegite bat sartu zen, baina sinadurak hamabi hilabeteotan biltzen jarraitu, eta herritarren ekinbide bat aintzat hartzeko beharrezkoa den kopurua hirukoiztea lortu da. Gaur arte izan diren ekinbideetan inoiz izan den sinadura kopururik handiena da hau: 3 milioitik gora, EBko erakundei eta estatu-kideei galdegiteko geldiaraz ditzatela TTIPari buruz egiten ari diren AEBekiko negoziazioak, eta Kanadarekin itxi den CETA ez dezatela berretsi.

Demokrazia hitzak oraindik esanahirik baldin badu, gizartearen ahotsa entzun eta bi Hitzarmenak bertan behera utzi beharko lituzkete EBko instituzio eta gobernuek.

Datorren larunbatean, hilak 10, mobilizazio berriak izango dira Hego Euskal Herrian.

Ikusi mobilizazioak