3.400 lanpostu suntsitu dira udal eta foru administrazioetan

Agintariek egiten dituzten deklarazio publikoetan behin ta berriz hitz egiten dute enpleguarekin daukaten konpromezuaz eta berau sortzeko hartzen dituzten neurriez. Baina beraien instituzioetan gaia kudeatzea tokatzen zaienean, esaten dutenaren aurkakoa egiten dutela adierazi du ELAk.
Lau urteotako datuak argiak dira:
-
3.400 lanpostu suntsitu dire udal eta foru administrazioan (2011n 31.200 lanpostu izatetik, 2015ean 27.800 zeuden).
-
Hiru langiletik bat interinitate egoeran dago (%34 baino gehiago).
-
Administrazio paralelo bat sortu dute (40.000 azpikontrataturiko langile baino gehiago) eta langileen lan baldintzen kontu egituratu dute.
Gainera, Madrilgo gobernuaren jarrerak, egoera hau okertu egin du, beste neurri batzuk hartu nahi zituzten agintariei inhabilitazio neurriekin mehatxu eginez eta epaitegietara joz. Helburu bakarrarekin: Madrilen onartu diren murrizketa neurriak Euskal Herrian ere aplikatzea.
ELAn, gaur, egoera honi buelta emateko honoko proposamena egiten du:
-
3.500 lanpostu sortu behar dira, suntsiturikoak berreskuratuz.
-
Hitzarmenekin betez, interinitatea %6ra mugatzea.
-
Enplegua egonkortzeko prozesuak martxan jartzea.
-
Azpikontrataturiko langile publikoen lan baldintzak duintzea. ELAk proposaturiko ILPan markatzen dena bete.
-
Negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratu eta kanpoko injerentziei ez jarraitzea.