Lozy´s Pharmaceuticals (Lekaroz)

Hiru hilabete bete dituzte greban hitzarmenaren alde

2024/05/21
Iruñean mobilizatu dira gaur lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen propio baten alde. Ostiralean manifestazioa egingo dute Elizondon.

Lozy 's Pharmaceuticals enpresako langileek 3 hilabete bete dituzte greban eta hori salatzeko Iruñean mobilizatu dira.

Langileek greba deitu zuten otsailaren 20ean hitzarmen propio bat negoziatu nahi zutelako eta hiru hilabete eta gero greban jarraitzen dute.

Nahiz eta negoziaketan aurrera pauso txiki batzuk eman diren, enpresaren jarrera ez da negoziatzearen aldekoa eta hori dela eta negoziaketa blokeatuta dago.

Hala ere, mobilizazio dinamikarekin aurrera jarraitzen dute langileek, eta hori dela eta, gaur Iruñean mobilizatu dira eta ostiralean manifestazioa egingo dute Elizondoko Plazatik abiatuta arratsaldeko 18.00etan.