30 alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragilek, ELA barne, oinarrizko akordioa sinatu dute Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa konpontzeko

2005/03/05

Nazio Eztabaidagunetik abiatutako Konponbidea Sustatzeko Batzordeak bultzatuta, Euskal Herriko gatazka konponbidean jartzeko hitzarmena adostu dute 30 alderdi politiko, sindikatu eta gizarte mugimenduk. Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa izendatu dute proposamena, eta "Euskal Herri osoan, herritari guztiei, Euskal Herriaren etorkizunari buruz galdetzea" du muina.