35/02 sumarioko auzipetuekin bilera

2013/09/11
35/02 sumarioko auzipetuekin bilera
ELAren ordezkaritza bat 35/02 sumarioko hainbat auzipetuekin bildu zen irailaren 10ean Donostian. Bileraren helburua lagun horiei elkartasuna adieraztea eta langile mugimendutik gure sindikatuak eman dezakeen laguntzaren eta babesaren berri ematea izan zen.

ELAk gogor salatu nahi du urrian hasiko den epaiketa hau. Idazkari nagusiaren-alboko Amaia Muñoak salatzen duenez epaiketak ez du ez hanka, ez buru. “Auzi erabat politikoa da, auzipetuen aurka inolako frogarik ez duena. Epaiketa gogor errefusatzen dugu, eta bertan epaituko dituzten lagunei gure elkartasuna adierazi. Ezinbestekoa da lan mundutik ere bidegabekeria hau salatzea”.