35 urtetik gorakoek ere Ertzaintzako EPEan parte hartzeko eskubidea dutela dio Auzitegiak

2015/05/11
EAE-ko Justizi Auzitegi Nagusiak, ELAkk 35 urtetik gorakoak Ertzaintzako EPEan partehartzeko aurkeztutako auzi -administratiboa onartu du.

EAE ko justizi Auzitegi nagusiak maiatzaren 6an igorritako auto batean,35 urteko muga gainditzeagatik, ertzaintzako akademiak EPEra aurkezteko aukera errefusatu zituen bi pertsonei, aurkezteko eskubidea onartu die.

ELA sindikatuak, bi pertsonen eskubidea defendatuz, Akademiako zuzendari nagusiak 35 urtetik gorakoak errefusatzeko erabakiaren kontra helegitea aurkeztu zuen.Helegitea sartzeaz gain pertsona hauek prozesuan parte hartzeko eskaera egin zuen.

ELAk aurkeztutako errekurtsoari onespena eman dio EAE ko Justizi Auzitegi Nagusiak eta horrela bi pertsona hauek EPE prozesuan parte hartu ahalko dute momentuz.

Azkenik ELA sindikatuak Segurtasun sailari, EAE ko Justizi Auzitegiak onartutakoa bete dezan eta errefusatuak izan diren pertsona guztiei EPE prozesuan partehartzeko aukera ematea eskatzen dio.