Knorr Bremse (lehen Icer Rail)
5 greba egun deitu ditu ELAk ezarritzen dizkieten ekoizpen baldintza jasanezinen aurka

Knorr Bremse, lehen Icer Rail, Iruñeko Agustinos Poligonoan dagoen enpresa bat da. Trenetarako balaztak fabrikatzen ditu eta 190 pertsona inguruk lan egiten dute, ELAko 5 eta UGTko 4 ordezkarik ordezkatuta.
Enpresa honetako lan giroa zaila da aspalditik, zuzendaritzaren jarrera autoritarioagatik eta konpontzen ez diren lan osasuneko arazoengatik, besteak beste.
Gaur, langileek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, ELAk deituta, azken hilabeteetan zuzendaritzak ezarritako ekoizpen kargak eta erritmoak bete ezinak direla salatzeko. Hau da, enpresak produkzio helburu irreal batzuk ezarri ditu, eta horrek, besteak beste, eragin kaltegarria du langileen osasunean.
Gainera, enpresak 3 langile kaleratu ditu bete ezinak diren helburu eta kargetan oinarrituta.
ELAk du enpresa batzordearen gehiengoa iazko urtarriletik, eta hainbat aldiz eskatu dio enpresari ekoizpen baldintza horiek elkarrekin aztertzeko, baita NOPLOIren bitartekaritzarekin ere, baina enpresak ez du nahi izan.
Egoera honen aurrean, ELAk 5 greba egun deitu ditu (urtarrilaren 14tik 19ra), enpresa ekoizpen erritmoak negoziatzera eta horrela lan baldintzak hobetzera behartzeko. Era berean, ELAk Nafarroako Gobernuari esku hartzeko eskatzen dio lan osasuna zaintzeko eta enpresan lan baldintza onak finkatzeko.