58.700 lanpostu suntsitu dira 2009an

2010/02/16
Hego Euskal Herrian, 2009an, 874.649 lan-kontratu sinatu ziren. Sinatutako kontratuetatik gehientsuak aldi baterakoak izan ziren: kontratu guztien %92,3, hain zuzen ere.

Langabezia Europar Batasunean baino gehiago hazi dela Euskal Herrian azpimarratu dute, Adolfo Muñoz “Txiki” eta Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunak eta Julene Gabiola, ikerketa bulegoko kideak, 2009ko lan merkatuaren bilakaera jasotzen duen txostena aurkezterakoan Gasteizen.

Era honetan, enplegu-suntsipenak, hein handi batean, aldi baterako langileen kolektiboan oinarritzen jarraitzen duela eta “enpresariek gobernuen laguntza osoa dutela politika honekin jarraitzeko ”, adierazi du ELAko idazkari nagusiak. “Lan kontratu gehienak legea ez dute betetzen eta gobernuek bestaldera begiratzen dute, ez dago ez isunik, ez jarraipenik eta hori onartezina da “.

Irakurri txostena